sábado, 3 de noviembre de 2012

7) sekuentzia didaktikoa

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Aurrebaluazioa:
1. mailako ikasleak dira. Hori dela eta, teknologia berriak oso gutxik erabiltzen du. Sekuentzia didaktiko honen bidez IKT-etara hurbildu nahi ditugu umeak, zenbait jarduera deigarri, koloreztatu eta dibertigarri batzuk erabiliz.
                                          
Helburuak:
1.       Norberaren premietatik eta taldearen premietatik sortu eta baliabide teknologikoak erabiliz konpon daitezkeen arazoak hautematea; arazo horiek argi eta zehatz definitzea, eta, azkenik, arazook konpontzeko, hainbat iturritan dagoen informazioa bilatu eta aztertzea.

2.       Eremu teknologikoko objektuak eta sistemak metodikoki aztertzea, alderdi hauei buruzko  informazio garrantzitsua jasotzeko: beste konponbide batzuk asmatzeko, objektu eta sistema horiek nola funtzionatzen duten ulertzeko, erabiltzeko eta kontrolatzeko modurik onena zein den ikusteko eta zergatik erabiltzen diren, zergatik egin ziren eta zein propietate dituzten jakiteko.

Edukia:
·           Hardwarea. Ordenagailuak eta beste zenbait gailu elektroniko, motak, osagai funtzionalak, periferikoak. Konexioak, instalazioa eta mantentzea.
·           Informazioaren digitalizazioa. Informazioa trukatzeko formatu estandarrak.
·           Fitxategien neurria. Biltegiratzea eta euskarri batetik bestera transmititzea.
·           Sistema eragileak, pertsona-makina interfazea, konfigurazioa, utilitateak, informazioaren kudeaketa. Administrazio-tresnak.
·           Oinarrizko atazen egikaritzapena. Erabilera praktikoa. Sistemaren diagnostikoa. Babesa: birusen kontrakoak, espioien kontrakoak eta suebakiak: instalazioa eta eguneratzeak. Aplikazioen instalazioa.
·           Informatika-sareak, Internet. Kontzeptuak. Deskribapena. Egitura eta funtzionamendua.
·           Nabigazioa. Bilatzaileak.
·           Lexiko teknikoa eta testuinguru bakoitzerako sintaxi egokia.
·           Administrazio-agiri komunak: eskaera-orria, emate- agiria, faktura...
·           Dagokion dokumentazio teknikoa interpretatzea edo gauzatzea: prozesu-orria, planoak, grafikoak, eskemak, katalogoak, tutorialak...
·           Marrazketa- eta software-tresnak erabiltzea, marrazketa teknikoan laguntzeko.
·           Dokumentuak, memoriak edo aurkezpenak egiteko ofimatika-tresnak ezagutzea eta erabiltzea.   


Metodologia (45’):


1. jarduera
·         Jardueraren izena: Ordenagailua ezagun dezagun
·         Nork/nortzuk egingo duten: Ikasleek
·         Lekua: Ikasgela
·         Baliabideak: Ordenagailuak
·         Denboraketa: 15 minutu
·         Jardueraren azalpena: Haurrei ordenagailua pizteko eskatuko zaie. Ondoren, bertan agertzen dena ikertzeko proposatuko zaie, bere kabuz ordenagailua erabiltzen ikas dezaten. Dena den, zailtasunak egotekotan, irakasleak lagunduko luke.

2. jarduera
·         Jardueraren izena: Ikasten jolas gaitez!
·         Nork/nortzuk egingo duten: Ikasleek
·         Lekua: Ikasgela
·         Baliabideak: Ordenagailuak
·         Denboraketa: 10 minutu
·         Jardueraren azalpena: Umeek teklatua modu egokian erabiltzearren,  http://agrega.hezkuntza.net//repositorio/27012012/e3/es-eu_2012011333_3210107/4_2_6_43_203/flash.htm?numrecurso=0web orrialdean sartzeko eskatuko zaie, lehenetik haien ordenagailuko idazmahaian horra joateko zuzeneko atzipena jarrita egonik. Jolas horren bitartez zenbait tekla ikasiko dituzte, ziztada batean bilatu eta sakatu behar baitituzte.

3. jarduera
·         Jardueraren izena: Marrazten ikasten
·         Nork/nortzuk egingo duten: Ikasleek
·         Lekua: Ikasgela
·         Baliabideak: Ordenagailua
·         Denboraketa: 20 minutu
·         Jardueraren azalpena: Plastikarekin lotzeko, haurrei Paint programa irekitzeko eta nahi dutena marrazteko azalduko zaie. Ikertu ahal izango dute eta, zalantzaren bat izatekotan, irakasleak lagunduko liezaieke.

Ebaluazioa:

1.       Zereginetan, teknologia berriak erabiltzea, problemak ebazteko metodoak eta sistemak eguneratzeko eta hobeto moldatzeko bere gizarte motara.
a.       Ea konektatzen eta deskribatzen dituen ordenagailuaren eta beste zenbait gailu elektronikoren arkitektura fisikoan eta periferikoetan dauden elementuak, eta, horrez gain, zer funtzio duten azaltzen duen.
b.      Ea nabigatzen duen sarean, bilatzaileak eta helburuak lortzeko behar dituen beste zenbait bitarteko erabiliz.
c.       Ea behar bezala erabiltzen dituen baliabide telematikoak: posta elektronikoa, txata, berri-taldeak, berri-taldeen protokoloa... Ea izaten duen kontuan sistemaren segurtasuna.
d.      Ea behar bezala instalatzen, eguneratzen eta erabiltzen dituen simulazioko eta edizio grafikoko ofimatika-programak, errendimendu- eta segurtasun-maila onarekin.
e.      Ea eramaten duen informazioa euskarri batzuetatik besteetara, tokiko edo urrutiko euskarrietan.
f.        Ea balioesteen dituen teknologia hauekin izan beharreko jarrera egokiak: jarrera irekia, erabilera arduratsua, jabetza intelektualarekiko errespetua eta datu pertsonalak babesteko eskubidearen errespetua.

2.       Hartutako ebazpenean egin beharreko transformazioak eskatzen dituen materialak, lan-tresnak eta –teknikak erabiltzea, eta, beharrezkoa izanez gero, baliabide horiek erabiltzeko arrazoiak ematea.
a.       Ea egiten dituen osaketako, loturako eta akaberako beharrezko eragiketa teknikoak.
b.      Ea behar bezala erabiltzen dituen erremintak, makinak eta tresnak –ordenagailuabarne–, eta segurtasun- eta higiene-irizpide egokiak erabiltzen dituen.
c.       Ea maketak hainbat motatako eragileen bitartez egiten dituen, problema praktikoa ebazteko.
d.      Ea baliabideak ingurumena ustiatzeko eta errespetatzeko irizpidez erabiltzen dituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario