domingo, 4 de noviembre de 2012

4) gobernuaren antolaketa

GOBERNUAREN ANTOLAKETA

Eskola 2.0 Programak aurrera pausao handia suposatzen du teknologia eta informazio eta komunikazio baliabideetan hezkuntza arloan. Euskadi Gobernu batzordeak erabakita, programa honetan 2009. urtean barneratu zen, Ondorioz, birmoldatze eta egokitze prozesua 2010etik 2013ko lan prozesuetan islatuta ikus daiteke, ikasgeletadigitalizazioa ezarriz. Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako, hirugarren zikloan (5. eta 6. mailetan) eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloetan (1. eta 2. mailan). Ikasgelan prozesu hai posiblea izateko, finkatu egiten da irakaslegoarenformakuntzaren beharra; lan egiteko metodologia berrietan eta eduki multimediak barne dituzten atazen erapenean.

Eskola 2.0 proiektu honen bidez, Hezkuntza Sialak lortu nahi dituen helburu nagusiak; ikasgela tradizionalak gela digitaletan bihurtzea, irakaslegoaTIC-arekin eskumenak erabiltzen gaitzea, ikasgelen aldaketa metodologikoa aldatzea, errekurtso digitalekiko gertutasuna izatea, lan dinamikoa, partaidetza eta taldekoa sustatzen duena eta beste eskolekin batera lanean egiten duen sistema lortzea da, hezkuntza kalitatea hobetzeko asmoz.

Eskola 2.0, programak, ikasgelan ordenagailuekin aritzea ahalbidetzen du, internetera bidea izateko. Baina askozaz ere, garrantzitsuagoa dena, eramangarriek ikasmateriala barneratuta izango dute, kasu honetan euskaraz eta hortaz, sarean zehar euskara zabaltzen lagunduko du.
Hezkuntza pertsonala izatea bilatzen da, eta sistema honek ikasle bakoitzaren prozesua jarraitzea ahalbidetzen du ikaskuntza ikasle bakoitzari egokituz. Esfortzu handia eskatzen duen programa izango da bai ikasleen zein irakasleen eskutik. Azken hauen, inplikazioak eta esfortsua handia da, programa honek hauen  ikaskuntza eta irakaskuntza aldi berean egin beharra dakarrelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario