domingo, 4 de noviembre de 2012

2) helburuak

HELBURUAK

Eskola 2.0 aren helburu orokorra XXI.mendeko gela digitalak, hots, teknologia- eta konektibitate- azpiegiturak dituzten gelak, martxan jartzea da. Zehaztasunarekin hitz egiten bada,  honako beste xede hauek aipatu daitezke:
  • Ikasteko eta irakasteko hizkuntza berria balitz bezala teknologia berriak bultzatzea.
  • Ikasleen ikus-ikasketa indartzea eta euren motibazioa, parte hartzea eta sormena handitzea.
  • Ikasleak emaitza hobeak lortzera eramaten duen gela erakargarriagoa eta dokumentatuagoa izatea.
  • Hezkuntza sistemaren kalitatean eta berdintasun aukeretan sakontzea.
  • IKTak geletako egunerokotasunean baliabide didaktiko moduan erabiltzea.
  • Ikasleen oinarrizko konpetentzien garapen handiagoa lortzeko irakasleen praktikak hobetzea.
Eskolak 2.0 ondorengo ardatzetan du oinarria:
  • Gela digitalak ikasle eta irakasleek ordenagailuak esku izaten.
  • Interneterako konektibitate bermea.
  • Irakasleriaren prestakuntza sustatzea bai metodologia bai teknologia aldetik.
  • Diseinu curricularrera loturiko baliabide digital hezigarrientzako sarrera erraztu eta sortu.
  • Ikasleak eta familiak barne hartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario