Lanaren aurkezpenean erabilitako programa txertatzen dugu hemen:
http://prezi.com/jo1vrhfp3rnt/eskola-20/
Eskola 2.0
jueves, 8 de noviembre de 2012
miércoles, 7 de noviembre de 2012
lunes, 5 de noviembre de 2012
ESKOLA 2.0 = IRAKASKUNTZAREN ALDAKETA
Ondoren aurkezten dizuegun bideoan gaur eguneko eskolaren egoera, hau da, eskola tradizionalarena, teknologia berriekin zelan aldatu litekeen ikus daiteke. Ez da oso luzea eta ez du informazio askorik ematen, baina apur bat eskuartean daukagun lana edota etorkizun batean irakasleak izango garenean izango dugunaz konturatzea eta pixka bat hausnartzeko baliogarria izan daiteke. Izan ere, zelako irakaskuntza sortu nahi dugu?
domingo, 4 de noviembre de 2012
1) definizioa eta historia
DEFINIZIOA
HISTORIA
Gaztela-Mantxa Eskola 2.0 proiektuak behar dituen teknologia baliabide guztiak izan zituen Espainiako lehen Autonomia Erkidegoa izan zen.
Antena 3-ko berria
2) helburuak
HELBURUAK
- Ikasteko eta irakasteko hizkuntza berria balitz bezala teknologia berriak bultzatzea.
- Ikasleen ikus-ikasketa indartzea eta euren motibazioa, parte hartzea eta sormena handitzea.
- Ikasleak emaitza hobeak lortzera eramaten duen gela erakargarriagoa eta dokumentatuagoa izatea.
- Hezkuntza sistemaren kalitatean eta berdintasun aukeretan sakontzea.
- IKTak geletako egunerokotasunean baliabide didaktiko moduan erabiltzea.
- Ikasleen oinarrizko konpetentzien garapen handiagoa lortzeko irakasleen praktikak hobetzea.
Eskolak 2.0 ondorengo ardatzetan du oinarria:
- Gela digitalak ikasle eta irakasleek ordenagailuak esku izaten.
- Interneterako konektibitate bermea.
- Irakasleriaren prestakuntza sustatzea bai metodologia bai teknologia aldetik.
- Diseinu curricularrera loturiko baliabide digital hezigarrientzako sarrera erraztu eta sortu.
- Ikasleak eta familiak barne hartzea.
3) abantailak eta desabantailak
ABANTAILAK
· Ikasleen motibazioa igo
· Informazioa konpartitzeko erraztasuna
· Ikasle-irakasle-guraso harremana, komunikazioa ahalbidetu
· Ikasleek, irakasleek, gurasoek parte hartu. Kolaborazioa
· Ikasleek eta irakasleek (metodologia aldatu)ikasi
· Informazioa eskuratzeko erraztasuna
· Sormena landu
· Ikaskuntza-irakaskuntza berritu / gaurkotu
· Ikasleak autonomoagoak
· Lan kooperatiboa. Lanak konpartitu eta konparatu
DESABANTAILAK
- Gehiegizko informazioa. Ondo aukeratzen ikasi behar
- Teknologia berrien erabilera egokia ziurtatu behar da
- Dependentzia sortu
- Gaur eguneko irakasle batzuk teknologia-ezagutzarik ez, jarrera positiborik ez. Zelan irakatsi ikasleei?
4) gobernuaren antolaketa
GOBERNUAREN ANTOLAKETA
Eskola 2.0 Programak aurrera pausao handia suposatzen du teknologia eta informazio eta komunikazio baliabideetan hezkuntza arloan. Euskadi Gobernu batzordeak erabakita, programa honetan 2009. urtean barneratu zen, Ondorioz, birmoldatze eta egokitze prozesua 2010etik 2013ko lan prozesuetan islatuta ikus daiteke, ikasgeletadigitalizazioa ezarriz. Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako, hirugarren zikloan (5. eta 6. mailetan) eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloetan (1. eta 2. mailan). Ikasgelan prozesu hai posiblea izateko, finkatu egiten da irakaslegoarenformakuntzaren beharra; lan egiteko metodologia berrietan eta eduki multimediak barne dituzten atazen erapenean.
Eskola 2.0 proiektu honen bidez, Hezkuntza Sialak lortu nahi dituen helburu nagusiak; ikasgela tradizionalak gela digitaletan bihurtzea, irakaslegoaTIC-arekin eskumenak erabiltzen gaitzea, ikasgelen aldaketa metodologikoa aldatzea, errekurtso digitalekiko gertutasuna izatea, lan dinamikoa, partaidetza eta taldekoa sustatzen duena eta beste eskolekin batera lanean egiten duen sistema lortzea da, hezkuntza kalitatea hobetzeko asmoz.
Eskola 2.0, programak, ikasgelan ordenagailuekin aritzea ahalbidetzen du, internetera bidea izateko. Baina askozaz ere, garrantzitsuagoa dena, eramangarriek ikasmateriala barneratuta izango dute, kasu honetan euskaraz eta hortaz, sarean zehar euskara zabaltzen lagunduko du.
Hezkuntza pertsonala izatea bilatzen da, eta sistema honek ikasle bakoitzaren prozesua jarraitzea ahalbidetzen du ikaskuntza ikasle bakoitzari egokituz. Esfortzu handia eskatzen duen programa izango da bai ikasleen zein irakasleen eskutik. Azken hauen, inplikazioak eta esfortsua handia da, programa honek hauen ikaskuntza eta irakaskuntza aldi berean egin beharra dakarrelako.
Euskadin Eskola 2.0 programa ezarri zeneko arktikulua, GARA egunkarian argitaratu zena, 2010eko martxoaren 16an.
Programak ekarriko dituen abantailak eta aldaketak azaltzen ditu beste gaien artean.
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100316/188485/es/Lopez-defiende-que-Eskola-20-es-mas-que-programa-material
5) baliabideak
BALIABIDEAK / ADIBIDEAK
· BLOG-a
· Wikia
· Bideo erreproduzitzaile
· Bideoei Azpitutuloak jarri
· Podcast, soinuak eta musika
· Argazki erreproduzitzailea
· Mapak
· Poster digitalak
· Markagailu sozialak
· Dokumentu erreproduzitzaileak
· Irakasle eta ikasle bakoitzeko ordenagailu bat interneterako konexioarekin
· Klase digitalak
· Moodle
· Ekasi
· Dropbox
BALIABIDEAK
Oraingoan Eskola 2.0 batean lan egiteko interesgarriak izan daitezkeen zenbait baliabide, programa, etab. ezagutarazi nahi dizkizuegu aurkezten dizuegun slideshare honekin. Espero dugu interesgarria izatea!
6) klase baten antolaketa
sábado, 3 de noviembre de 2012
7) sekuentzia didaktikoa
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Aurrebaluazioa:
1. mailako ikasleak dira. Hori dela eta, teknologia berriak oso gutxik erabiltzen du. Sekuentzia didaktiko honen bidez IKT-etara hurbildu nahi ditugu umeak, zenbait jarduera deigarri, koloreztatu eta dibertigarri batzuk erabiliz.
Helburuak:
1. Norberaren premietatik eta taldearen premietatik sortu eta baliabide teknologikoak erabiliz konpon daitezkeen arazoak hautematea; arazo horiek argi eta zehatz definitzea, eta, azkenik, arazook konpontzeko, hainbat iturritan dagoen informazioa bilatu eta aztertzea.
2. Eremu teknologikoko objektuak eta sistemak metodikoki aztertzea, alderdi hauei buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko: beste konponbide batzuk asmatzeko, objektu eta sistema horiek nola funtzionatzen duten ulertzeko, erabiltzeko eta kontrolatzeko modurik onena zein den ikusteko eta zergatik erabiltzen diren, zergatik egin ziren eta zein propietate dituzten jakiteko.
Edukia:
· Hardwarea. Ordenagailuak eta beste zenbait gailu elektroniko, motak, osagai funtzionalak, periferikoak. Konexioak, instalazioa eta mantentzea.
· Informazioaren digitalizazioa. Informazioa trukatzeko formatu estandarrak.
· Fitxategien neurria. Biltegiratzea eta euskarri batetik bestera transmititzea.
· Sistema eragileak, pertsona-makina interfazea, konfigurazioa, utilitateak, informazioaren kudeaketa. Administrazio-tresnak.
· Oinarrizko atazen egikaritzapena. Erabilera praktikoa. Sistemaren diagnostikoa. Babesa: birusen kontrakoak, espioien kontrakoak eta suebakiak: instalazioa eta eguneratzeak. Aplikazioen instalazioa.
· Informatika-sareak, Internet. Kontzeptuak. Deskribapena. Egitura eta funtzionamendua.
· Nabigazioa. Bilatzaileak.
· Lexiko teknikoa eta testuinguru bakoitzerako sintaxi egokia.
· Administrazio-agiri komunak: eskaera-orria, emate- agiria, faktura...
· Dagokion dokumentazio teknikoa interpretatzea edo gauzatzea: prozesu-orria, planoak, grafikoak, eskemak, katalogoak, tutorialak...
· Marrazketa- eta software-tresnak erabiltzea, marrazketa teknikoan laguntzeko.
· Dokumentuak, memoriak edo aurkezpenak egiteko ofimatika-tresnak ezagutzea eta erabiltzea.
Metodologia (45’):
1. jarduera
· Jardueraren izena: Ordenagailua ezagun dezagun
· Nork/nortzuk egingo duten: Ikasleek
· Lekua: Ikasgela
· Baliabideak: Ordenagailuak
· Denboraketa: 15 minutu
· Jardueraren azalpena: Haurrei ordenagailua pizteko eskatuko zaie. Ondoren, bertan agertzen dena ikertzeko proposatuko zaie, bere kabuz ordenagailua erabiltzen ikas dezaten. Dena den, zailtasunak egotekotan, irakasleak lagunduko luke.
2. jarduera
· Jardueraren izena: Ikasten jolas gaitez!
· Nork/nortzuk egingo duten: Ikasleek
· Lekua: Ikasgela
· Baliabideak: Ordenagailuak
· Denboraketa: 10 minutu
· Jardueraren azalpena: Umeek teklatua modu egokian erabiltzearren, http://agrega.hezkuntza.net//repositorio/27012012/e3/es-eu_2012011333_3210107/4_2_6_43_203/flash.htm?numrecurso=0web orrialdean sartzeko eskatuko zaie, lehenetik haien ordenagailuko idazmahaian horra joateko zuzeneko atzipena jarrita egonik. Jolas horren bitartez zenbait tekla ikasiko dituzte, ziztada batean bilatu eta sakatu behar baitituzte.
3. jarduera
· Jardueraren izena: Marrazten ikasten
· Nork/nortzuk egingo duten: Ikasleek
· Lekua: Ikasgela
· Baliabideak: Ordenagailua
· Denboraketa: 20 minutu
· Jardueraren azalpena: Plastikarekin lotzeko, haurrei Paint programa irekitzeko eta nahi dutena marrazteko azalduko zaie. Ikertu ahal izango dute eta, zalantzaren bat izatekotan, irakasleak lagunduko liezaieke.
Ebaluazioa:
1. Zereginetan, teknologia berriak erabiltzea, problemak ebazteko metodoak eta sistemak eguneratzeko eta hobeto moldatzeko bere gizarte motara.
a. Ea konektatzen eta deskribatzen dituen ordenagailuaren eta beste zenbait gailu elektronikoren arkitektura fisikoan eta periferikoetan dauden elementuak, eta, horrez gain, zer funtzio duten azaltzen duen.
b. Ea nabigatzen duen sarean, bilatzaileak eta helburuak lortzeko behar dituen beste zenbait bitarteko erabiliz.
c. Ea behar bezala erabiltzen dituen baliabide telematikoak: posta elektronikoa, txata, berri-taldeak, berri-taldeen protokoloa... Ea izaten duen kontuan sistemaren segurtasuna.
d. Ea behar bezala instalatzen, eguneratzen eta erabiltzen dituen simulazioko eta edizio grafikoko ofimatika-programak, errendimendu- eta segurtasun-maila onarekin.
e. Ea eramaten duen informazioa euskarri batzuetatik besteetara, tokiko edo urrutiko euskarrietan.
f. Ea balioesteen dituen teknologia hauekin izan beharreko jarrera egokiak: jarrera irekia, erabilera arduratsua, jabetza intelektualarekiko errespetua eta datu pertsonalak babesteko eskubidearen errespetua.
2. Hartutako ebazpenean egin beharreko transformazioak eskatzen dituen materialak, lan-tresnak eta –teknikak erabiltzea, eta, beharrezkoa izanez gero, baliabide horiek erabiltzeko arrazoiak ematea.
a. Ea egiten dituen osaketako, loturako eta akaberako beharrezko eragiketa teknikoak.
b. Ea behar bezala erabiltzen dituen erremintak, makinak eta tresnak –ordenagailuabarne–, eta segurtasun- eta higiene-irizpide egokiak erabiltzen dituen.
c. Ea maketak hainbat motatako eragileen bitartez egiten dituen, problema praktikoa ebazteko.
d. Ea baliabideak ingurumena ustiatzeko eta errespetatzeko irizpidez erabiltzen dituen.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)






